Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Uztailak 18

Nafarroako Parlamentuak LGTBI pertsonen berdintasun soziala eta diskriminaziorik eza aldezten du

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko uztailaren 18an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak LGTBI pertsonen berdintasun soziala eta diskriminaziorik eza aldezten du. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du:

 

1. LGTBI pertsonen berdintasun soziala eta sexu-joera, genero-identitate edo genero-adierazpenagatiko diskriminaziorik eza aldezten ditu; izan ere, eskubide horien aldeko borroka eta talde horrek lorturiko konkista sozialak gizarte osoaren helburu dira, eta ez ideologia edo alderdi politiko baten ondare.

 

2. Errefusatzen du ideologia, iritzi edo ideia politikoengatiko bazterkeria- eta diskriminazio-molde oro, are gehiago Harritasunaren Egunekoak bezalako ekitaldietan gertatzen bada, ekitaldi horien oinarri baitira berdintasun, aniztasun, inklusio, errespetu eta tolerantziaren printzipioak”.