Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 9

2019ko irailaren 9ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 9, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 9–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kreditu-beharrizanak estaltzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

Foru lege proiektua Osoko Bilkuran izapidetuko da, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Izapidetzeko onartzearen zain geratu da, berriz formula dadin, Nafarroako zenbait herritako bizikidetasunari dagokionez Nafarroako Gobernuak darabileren politika orokorrari buruzko interpelazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira osasun-arreta unibertsala berma dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioaren eskariari moratoria bat ezar diezaion, harik eta Ezkaba parkearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi arte. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko kontseilariena, nork bere departamentuaren jarduketa ildoei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, amatasun-prestazioen PFEZa itzultze aldera hartuko dituen neurriak jendaurrean azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, hurrengo legegintzaldirako hizkuntza politikari buruz duen jarrera azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Skolae programaren ezarpena zertan den azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- APF eta SPF-CSIF sindikatuen ordezkariekin, foruzainak beren lanean euskara erabil dezaten inposatzearren pairatzen ari diren presio-kanpaina azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Altsasuko Gurasoen ordezkaritza batekin, bizi duten egoera azal dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute. Bilkura irailaren 13an eginen da, 09:15ean.

- Eslabako Santa Crizko aztarnategira. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Ciudad de Tudela udal-estadiora. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Sarrigurengo BHIra. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Datuen Tratamendurako bigarren Zentrora eta NASERTIC enpresa publikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroan apustu-etxeak arautzeko. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ezkaba mendiko lursail batzuk ixte aldera Defentsa Ministerioak aurkeztu duen ekimenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. (10-19/POR-00118).

- Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna bultzatze eta garatze aldera Hezkuntzako kontseilariak hartu dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean 2019-2020 ikasturteari begira aurreikusitako neurrien garapen eta aplikazio mailari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak ikasle-ratioko diskriminazioa mantenduko duen eremu ez euskaldunean D ereduko lerroak irekitzeko, ikasle horiei joan-etorrien gastuak eta jantokiaren gastua ordainduta. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia sortzeko arrazoiei eta horren eginkizunei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Familiei presio fiskala arintzeko eta enpresa-jarduerari atxikitako ondasun pertsonalen gaineko zergak kentzeko planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuko lehendakariak zergatik uste duen Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Legea 2021eko abendura arte luzatu beharko litzatekeela. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarrekiko bere esku-hartzea dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea noiz indargabetuko den Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretua. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak gradua ordaintzeko asmoari, ordaintzen hasteko datari eta ordainketak egiten duen diru-kopuruari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Eraso informatikoari eta Nafarroako Gobernuak aplikatu zuen konponbideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Enplegu plan bat bultzatze aldera Nafarroako Gobernuko lehendakariak aurrena garatuko dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Segurtasunaren arloko lankidetza eta koordinazio instituzionalari dagokienez Nafarroako Gobernuak baliatuko duen irizpideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Klimaren alde irailaren 27rako deitutako nazioarteko greba dela-eta Nafarroako Gobernuak hartuko duen jarrerari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren lehentasun politikoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- GIZAIN-Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Skolae programa bultzatze eta garatze aldera Hezkuntzako kontseilariak hartutako neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Gobernuaren txofer-zerbitzuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Ezkabako eskualde-parkearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren behin betiko onespenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren egitura berriak Nafarroaren funtsei eragindako gainkostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Egoitza-lekuen kudeaketarako esparru-akordio berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak erabaki du jasotzat ematea Nafarroako desgaitu fisikoen elkarteko Justo Luque Brasero jaunak aurkeztutako eskari-idazkia, desgaitasunen bat dutenentzat gordetako lanpostu bat lortu nahi dutenendako Nafarroako oposizioetan ezartzen diren baldintzak alda daitezen.

- Mahaiak erabaki du jasotzat ematea Bonaventura Bordas Carné jaunak (Amona), Benito Uterga Mendinueta jaunak (Pentsionistak Martxan) eta Jesús Pérez Salvatierra jaunak (Sasoia) aurkeztutako eskari-idazkia, pentsiodun orori gutxienez ere 1.080 €-ko pentsioa jasotzeko eskubidea bermatuko dion aurrekontu-partida sor dadin.

 

- Nafarroako Foru Komunitateko senataria hautatzeko arauak onetsi ditu Mahaiak.

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrarekin ados jarrita, erabaki du finkatzea Nafarroako Foru Komunitateari dagokion senatari-kopurua batekoa dela, eta hori hautatzeko prozedura Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 208. artikuluan ezarritakoa izanen da.

Bestalde, Mahaiak epe bat ezarri du Foru Komunitateko senataria izateko hautagaiak aurkezteko. Epea irailaren 19an amaituko da, 17:00etan.

Hautagai bakoitza aurkezteko idazkiarekin batera, zeina aurkezle den talde parlamentarioaren edo foru parlamentarien elkartearen ordezkariak sinatua egonen baita, beste agiri hauek aurkeztu beharko dira: hautagaitza-onartzearen adierazpena; Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6. eta 154. artikuluetako hautaezintasun-arrazoirik ez dagoela dioen zinpeko adierazpena; hautesle-erroldan dagoela dioen ziurtagiria; eta hautagaia Nafarroako udalen batean erroldatuta dagoela dioen ziurtagiria.

 

 

- Parlamentuak izendatu beharreko Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lau kideak hautatzeko arauak onetsi ditu Mahaiak.

 

Onetsitako arauen arabera, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lau kide hautatuko ditu aintzat hartuta Nafarroako Parlamentuan dauden taldeen araberako aniztasun irizpidea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean araututakoari jarraituz.

Talde parlamentario bakoitzak edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak hautagai bakarra aurkeztu ahalko du, eta ordezkoa ere izendatuko da. Biek foru parlamentariak izan beharko dute.

Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek hautagaiak aurkezteko idazki bat helaraziko diote Legebiltzarreko Mahaiari, eta idazki horretan jasota ageriko da proposatutako hautagaiek adierazitako onarpena.

Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izateko hautagaiak aurkezteko epea 2019ko irailaren 19an amaituko da, 17:00etan.

Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, Mahaiak kalifikatuko du ea proposatutako hautagaiek betetzen ote dituzten eskaturiko baldintzak, eta jarraian, kasua bada, hautagaiak aldarrikatuko ditu.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lau kideen hautaketa Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eginen da, isilpeko bozketaren bidez. Txartelen bidez eginen da bozketa, eta foru parlamentari bakoitzak hautagai bakar baten izena eta haren ordezkoarena jarri ahalko ditu txartelean. Mahaiak boto-kontaketa egin eta boto gehien lortzen duen hautagaia hautatu dela aldarrikatuko du. Balizko berdinketak ebatziko dira Legebiltzarrean parlamentari gehien dituen talde parlamentarioaren hautagaiaren alde.

 

- Parlamentuak izendatu beharreko Nafarroako Kontseiluko kidea hautatzeko arauak onetsi ditu Mahaiak.

 

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Kontseiluko kide bat hautatuko du, Foru Komunitateko lehendakariak izenda dezan, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Hautagaiak izen aitortua duten juristak izan behar dira, gutxienez ere hamabost urteko lanbide-esperientziarekin eta nafar izaera politikoa daukatenak.

Nafarroako Kontseiluko kidea izatea bateraezina izanen da Nafarroako Gobernuko kidea izatearekin edo Europar Batasuneko erakundeetako, Estatuko, autonomia erkidegoetako eta toki entitateetako edozein hautetsi izatearekin, edo alderdi politikoetako, sindikatuetako edo enpresaburuen elkarteetako zuzendaritza-karguren batean aritzearekin, edo karrera fiskal edo judizialean jarduneko kidea izatearekin, edo obra edo zerbitzu publikoetako enpresa emakida-hartzaileetako edo kontratistetako zuzendaritzako karguduna izatearekin.

Honako hauek proposatu ahalko dituzte hautagaiak: talde parlamentarioek edo foru parlamentarien elkarteek, Nafarroako abokatu-elkargoek edo, kasua bada, Nafarroako Abokatu Elkargoen Kontseiluak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak.

Hautagaiak Legebiltzarreko Mahaiari igorritako idazki baten bidez aurkeztu beharko dira. Idazki horretan jaso beharko dira proposatutako hautagaiaren onarpena eta Nafarroako Kontseiluaren kide izateko betekizun legalak betetzen dituelako eta bateraezintasun kausarik ez dagoelako aitorpenak.

2019ko irailaren 19ko 17:00etan bukatuko da talde parlamentarioek edo foru parlamentarien elkarteek, abokatu-elkargoek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak hautagaiak aurkezteko epea.

Hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, Mahaiak kalifikatuko du ea proposatutako hautagaiek eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten, eta ondoren, kasua bada, hautagaiak aldarrikatuko ditu. Aldarrikatutako hautagaiak, hautaketarako Osoko Bilkura egin baino lehen, arloan eskuduna den batzordean agertuko dira, beren merezimenduak azaltzeko.

Nafarroako Kontseiluko kide berriaren hautaketa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran eginen da, isilpeko bozketaren bidez. Bozketa txartelen bidez eginen da, eta foru parlamentari bakoitzak hautagai bakar baten izena jarri ahalko du txartelean. Mahaiak boto-kontaketa egin eta botoen gehiengo osoa lortzen duen hautagaia hautatu dela aldarrikatuko du. Aipatu gehiengoa lortzen ez bada, bozketa beste behin errepikatuko da, eta bigarren bozketa horretan hautagai bakar batek ere ez badu gehiengo osoa lortzen, prozedura bukatutzat eman eta prozesu berri bat hasi beharko da.

 

- Hurrengo bilkura baterako utzi da Nafarroako 2019ko Iritzi Publikoaren Barometrorako galdetegia onestea, bidezkoa bada.

 

- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak eskaria aurkeztu du, aurretiazko errekerimendua egin dakion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, Juan Manuel Fernández Martínez jauna Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu izendatzeari dagokionez. Horri buruz Mahaiak erabaki du eustea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu-postu hutsa betetzeko baliatu den irizpidea eskatzeko erabakiari, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2019ko uztailaren 23ko komunikazioaren berri izan eta gero.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: talde parlamentarioek eta elkarte parlamentarioak batzordeetako eta Europako Gaietarako Ponentziako ordezkariak izendatu dituzte.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatzen baititu parlamentu honek oinarrizko eskubideak ustez urratzeari buruz erabili diren argudioak, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko Legearen aurkako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoetan Alderdi Popularrak eta Voxek eta Cidananosek erabilitakoak. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak eta Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarioen elkarteak aurkeztu dute.

 

Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak alde bozkatu dute; Navarra Sumak, berriz, aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen ditu parlamentu honek oinarrizko eskubideak ustez urratzeari buruz Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoetan Alderdi Popularrak eta Voxek eta Cidananosek erabilitako argudioak, eta berresten du motibazio politikoko indarkeriaren biktimen eskubideak aldezten jardunen duela.

 

2.-Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Nafarroak arlo honetan dituen eskubideak juridikoki aldezteko eta urrats eraginkorrak emateko, eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparazioa helburu; halaber Nafarroako Gobernua premiatzen du konpromiso hori bera har dezan".