Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Irailak 17

Parlamentuko Lehendakaria Valentín Fortún ONCEko lurralde ordezkariarekin bildu da

Ganbararen konpromisoa azpimarratu du Hualdek desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde, eta Legebiltzarrak esparru honetan izandako ibilbidea oroitarazi du, ONCEk 2018 urtean saritutakoa

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Valentín Fortún ONCEko lurralde ordezkariari harrera egin dio gaur Legebiltzarraren egoitzan. Pilar Herrerorekin, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionaleko Lurralde Batzordeko Lehendakariarekin batera etorri da Fortún.

 

Valentín Fortúnek azaldutakoaren arabera, protokolozko bilkura honekin alde batetik, “duela 81 urtetik hona gizarteratzearen alde egindako lana aurkeztu” nahi izan dute, ta bestetik, “Nafarroako Administrazioekin elkarlanean jarraitzeko interesa erakustea” izan dute helburu.

 

Unai Hualdek, bestalde, Legebiltzarraren interesa adierazi du “desgaitasuna duten pertsonen egoera hobetzeko” elkarlanean jarraitzeko, eta ildo horretan, oroitarazi du ONCEk 2018. urtean Parlamentuaren elkartasuna saritu zuela bere sari solidarioen seigarren edizioan.

 

Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala (ONCE) zuzenbide publikoko korporazio bat da, izaera sozialekoa eta irabazi-asmorik gabekoa, helburu nagusitzat duena itsuen bizi-kalitatea hobetzea eta hauen autonomia pertsonala eta gizarteratzea bermatzea, Estatuaren ikuskaritzapean.