Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Irailak 19

Parlamentuak Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin du

Talde parlamentarioetako kideek eta AFAN elkarteko ordezkariek manifestu bat irakurriko dute Legebiltzarraren atean

Nafarroako Parlamentuak bat egingo du ostiral honetan Alzheimerraren Nazioarteko egunarekin, zeina irailaren 21ean ospatuko baita “#EBOLUZIOA. Alzheimer” lelopean.

 

Talde parlamentarioetako kideek eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteko (AFAN) ordezkariek manifestu bat irakurriko dute Legebiltzarraren atean, 11:30ean.

 

Horrez gain, olana jarriko da Parlamentuaren aurrealdean ospakizunarekin bat eginez, eta irailaren 21etik 22rako gauean Legebiltzarra magenta kolorez argiztatuko da.