Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Irailak 19

Desgaitasuna duten pertsonen babesa eta laguntzen sistema bermatuko duen Foru Lege bat taxutzeko Gobernua premiatzen duen ebazpena onetsi da

Pertsona hauen gaurko eta etorkizuneko eskubideak juridikoki finkatzea du helburu

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “gehienez urtebeteko epean, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren edukiari egokitutako Foru Lege bat taxutu dezan, bertan aitortzen diren eskubideak jasoz eta hauek zabalduz”. Atal hau Navarra Sumaren ordezteko zuzenketa baten bidez ezarri da, PSNk onartu baitu.

 

Bestalde, Gobernua premiatzen da “2019-2022 Desgaitasunaren Plan Estrategikoan 2019 urterako zehazten diren jarduketak martxan jar ditzan ahalik eta azkarren, eta ezarpen hauen berri eman dezan”. EH Bilduk zuzenketa baten bidez gehitu du atal hau , PSNk onartuta.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako mozioak “desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea eta autonomia bermatzeko” familiek jokatzen duten papera azpimarratzen du, eta zentzu horretan, foru lege baten bidez bermatu dadina eskatzen da “desgaitasuna duen pertsonaren gustu eta lehentasunen araberako etorkizuneko laguntzen plangintza egiteko mekanismoa”.

 

Hau guztia, Espainiako Gobernuak 2008an berretsitako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioari men eginez, “desgaitasuna duten pertsonen gaurko eta etorkizuneko eskubideak juridikoki finkatzeko helburuarekin”.