Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren ordezkariei harrera egin die
Foru Erkidegoko orkestra ofizialak Legebiltzarrean kontzertua eskainiko du abenduaren 2an, aurtengo Nafarroaren Eguneko programaren baitan
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Rubén Jaurkikoari, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko jarduneko zuzendari teknikoari harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean, eta honekin batera etorri da María Antonia Rodríguez, Baluarte Fundazioko zuzendaria, orkestra bertan integratuta baitago.
María Antonia Rodríguezek azaldu duenez, lehen kontaktu honekin orkestrak egiten duen lana aurkeztu nahi izan diote Lehendakariari, eta bide batez, Parlamentuak Nafarroaren Egunaren harira antolatzen duen programan parte hartzera gonbidatzeagatik eskerrak eman nahi izan dizkiote.
“Orkestra Sinfonikoak Parlamentuan joko duen lehen aldia izanen da. Mozart eta Beethovenen obretan oinarritutako errepertorio bat prestatuko dugu orkestra hau benetan nolakoa den islatzen duena. Gure aurkezpen ofiziala izango da horrelako eszenatoki adierazgarri batean, eta oso pozik gaude”.
Unai Hualdek Legebiltzarrak Foru Erkidegoan kultura sustatzen duten entitate eta adierazpen artistikoekiko duen konpromisoa nabarmendu du eta, ildo horretan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoari eskerrak eman dizkio egiten duten lanagatik eta Parlamentuan kontzertu bat eskaintzeko erakutsitako borondeagatik.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate biolin-joleak Iruñean sortu zuen 1879an, eta egunm Espainiako zaharrena da. Baluarte Fundazioan integratuta dago, Nafarroako Gobernuak finantzatutako instituzioak, eta Foru Erkidegoan hezkuntza eta gizarte arloan lan izugarria egiten du.