Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena lantalde bat abian jar dezan, tokiko administrazio osoan administrazio elektronikoa ezartzeko lanak koordinatuko dituena

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urriaren 17an

1.- Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da gehienez ere hilabeteko epean departamentuen arteko eta administrazioen arteko lantalde bat abian jar dezan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren parte hartzearekin, Toki Administrazio osoan administrazio elektronikoa ezartzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzen hasiko dena.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.