Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 24

Gobernuak adostasuna eskatzen du errepide sarearen finantzaketa egokia berma dadin

Navarra Sumaren interpelazioari erantzunez, zeinak errepide sarearen “hondatzea” azpimarratu duen 2016 eta 2017an inbertsioaren murrizketa nabarmena dela eta

 

Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako kontseilari den Bernardo Cirizak alderdiei dei egin die errepide sarearen finantzaketa egokia bermatzeko, errrepide sarearen mantentze egokia eta hobetze lanak burutu ahal izateko”.

 

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkuran Navarra Sumaren interpelazio bati erantzunez, Cirizak azpimarratu du nafarrok “osasun edo hezkuntza bezalako zerbitzu publikoen kalitateaz harro egon gaitezkela”, baina azpiegiturei eta errepideei dagokienez “kontrakoa gertatzen dela”.

 

Cirizak ohartarazi du “errepideetan inbertsiorik egin ezean egoerak okerrera egingo duela”; eta baieztatu du “egun inbertitzen ez den euro bakoitza etorkizunean bost euro izanen direla” eta etorkizunean “mantentze lanak egin beharrean, berriz eraikitze lanak egin beharko dira”.

 

Kontseilariak adierazi du “errepideetako azpiegituretan inbertitzea ere zerbitzu publikoan inbertitzea dela” eta afera hau datozen aurrekontuetan lehentasun bat izan beharko litzatekeela defendatu du.

 

Testuinguru honetan, Cirizak azaldu du talde guztiak deituko dituela “lan mahai” bat sortzeko “epe ertain eta luzera adostasun bat bilatzeko errepideen mantentzerako eta hobetze lanak aurrera eraman ahal izateko finantzaketa egokia bermatzeko”.

 

Kontseilariak azaldu duenez, 72 milioi beharko lirateke Foru Erkidegoko errepideak mantentzeko eta 2018an “37 milioi bideratu zirela” salatu du.

 

Kontseilariak esan du karguan daramatzan bi hilabete eta erdi hauetan “egunero jaso dituela udaletatik bilkura eskaerak errepide edo zubien inguruko arazoak direla eta”.

 

Gogorarazi du, gainera, Deloittek txosten bate gin zuela aurrekontu finantzaketa posibleen inguruan eta hiru alternatiba aurkeztu zituela: “Ahalmen altuko errepidetan ordainsariak ezartzea; Foru Gobernuak AP-15ean duen partizipazioaren %50 saltzea; eta mantentzea inbertsio pribatuan oinarritzea”.

 

Belate eta Almandozko tunelen inguruan, Kontseilariak aurreratu du datorren urterako aurrekontuek bi túnel hauen erreforma proiektua aintzat hartuko dutela, azalduz planteatzen ari diren alternatiba egungoaren paraleloan joanen den baten eraikuntza dela, bi tunelen arteko konexioarekin.

 

“Norabide bakarreki bi tunel egongo lirateke, bakoitza bi erreirekin, nahiz eta lan epea luzea izanen litzateke, gutxi gora behera 2025 arte”.

 

Javier Garcíak (Navarra Suma) hausnarketa sakona eskatu dio Gobernuari errepide sareen egoera hobetzeko, “gero eta okerrago baitaude” bere ustez. Inbertsioan egon den “murrizketa izugarria” salatu du, bereziki 2016 eta 2017an.

 

Jorge Aguirrek (PSN) azaldu du errepideetako inbertsioak zerbitzu publiko gisa ulertu behar direla, eta salatu du “UPNk bere garaian ez zituela era egokian artatu”.

 

Pablo Azconak (Geroa Bai) azaldu du errepide sareak behar duen inbertsioa “garrantzitsua dela” 2010 eta 2014 arteko “urte ahulen ondorioz”.

 

Maiorga Ramírezek (EH Bildu) azaldu du autobiak eraikitzeko itzalpeko ordainsarien ondorioz urtero 66 milioi ordaintzen direla “Navarra Sumaren politika arduragabeen erruz”.

 

Ainhoa Aznárezek (Podemos-Ahal Dugu) ohartarazi du errepide sareen hondatzea duela hamar urte hasi zela, UPNren zerga bidezko diru-sarrerak murrizten hasi zirelako.

 

Marisa de Simónek (Izquierda-Ezkerra) adierazi du Nafarroako errepideetan orain beharrak daudela baita etorkizunari begira ere, eta horregatik, “plan bat eiznbestekoa dela” adierazi du. Era berean, Foru Erkidegoak itzalpeko ordainsariengatik ordaintzen dituen “interes gehiegizkoak” salatu ditu.