Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Urriak 29

Goizargi elkarteak doluari buruzko hitzaldi bat eskainiko du astearte honetan Parlamentuan

 Goizargi Elkarteko zuzendari eta psikopedagoga Rakel Mateo Sebastiánek doluari buruzko hitzaldi bat eskainiko du astearte honetan (18:00 Atarian) Nafarroako Parlamentuan.

 

Oscar Villoslada artistak Denbora gelditzen denean erakusketaren bisita gidatua eskainiko du, urriaren 16tik Legebiltzarraren atarian ikusgai dagoen erakusketatik, eta Mateok doluaren prozesu eta faseen inguruko azalpenak eta hausnarketak eskainiko ditu bilduma osatzen duten artelanen bidez.

 

Hitzaldia Parlamentu Irekia ekimenaren baitan dago, interes sozialeko herri ekimenei ateak irekitzen dizkien programaren barruan, eta erakusketa Kultur Atrio ekimenean kokatzen da, 2016ko otsailaz geroztik Parlamentuak artistei eta kulturari ateak irekitzen dizkion programan.