Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 11

2019ko azaroaren 11ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, AZAROAK 11– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute datorren astelehenean, azaroak 11, 10:00etatik aurrera, gai-zerrendan sarturiko honako gai hauen izapidetzeaz jarduteko:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita Cener-Ciemat Fundazioa finantzatzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da plan bat taxutu dezan Nafarroako sare publikoko ikastetxe guztiek izan dezaten estalgune bat patioan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko zenbait ekintza jaso ditzan Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan estrategikoan, landa eremuko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da memoria historikoaren europar kultura komun bat sortzeko lan egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu.

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak NUPen Tuterako campuseko lantalde berriaren egoera eta lan-ildoak azaltzeko agerraldia erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Landa Garapeneko Departamentuak Lurralde Kohesiorako Departamentuari Nafarroako Ubidearen 1. fasearen eta handitzearen nahiz 2. fasearen gaineko eskumenak eskualdatzeko baldintzak eta egoera azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren 2019ko urriaren 30eko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Iruñeko Txantrea auzoko Bero-Gunea eta bere Zabaltze Sarea eraikitzeko proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, eskualdeak sortze aldera bere departamentua egiten ari dena eta eskualdeak ezartzeko epeak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Inbertsio finantzarioki jasangarrien Planaren baitan finantzatutako inbertsioak zertan diren eta epetik kanpo edo bukatu gabe gelditzen direnentzako konponbidea azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, sendagileen greba zertan den eta akordio batera iristeko abiarazitako ekintzak eta ekimenak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiarekin, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren urtez urteko helburuei eta helburu horiek lortzen ote diren ebaluatzeko baliatuko diren adierazleei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, itunetako gastua zertan den eta Osasun Departamentuak gastu hori dela-eta baliatuko duen politika azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan hurrengo kontsultetan edo errebisioetakoetan Batez Besteko Berandutza Prospektiboa zertan den eta berandutza horretan gertatu den igoera progresiboa kontrolatzeko ezarriko diren neurriei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gongorako Hiri Hondakinen Bilketa Berezituko Zentroko proiektista eta bide ingeniari Francisco Galán Soraluce jaunarekin, Iruñeko Mankomunitateak eraiki beharreko hondakinen kudeaketako plantaren kokalekuaren egokitasunari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- ANAIF elkartearekin, etxebizitza domotikoaren proiektua aurkez dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- 'Zabaldi, elkartasunaren etxea' elkartearen ordezkariekin, Turkiak Siriako ipar-ekialdea inbaditu izanaren ondorioz populazio zibilak bizi duen egoera azal dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Leitzako Udalaren, hezkuntza erkidegoaren eta bestelako gizarte eragileen ordezkariekin, gune multifuntzional bat edukitzearen premia azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, Zizur Nagusiko irteeran, Iruñerako norabidean, gertatzen diren zirkulazio arazoei buruzko galdera Batzordean izapidetu dadin. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- EMANZIPA-Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programako eskabideen izapidetzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Beren etxebizitzak utzi beharko dituzten Castejongo 38 familiei eskainiko zaizkien etxebizitza-aukerei buruzko galdera Batzordean izpaidetzeko eskaria. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Lizarrako Udalak Oncineda dela-eta aurkeztu zuen errekurtsoa ezetsi izanari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Atzerriko kapitalak enpresa-sektorean duen garrantzia gutxitzeko inbertsio-funts bat sortzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatean erizaintzako profesionalek sendagaiak agintzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Aurizko Bunkerren Ibilbidea bisiten zentroari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Siemens Gamesa enpresan 109 kaleratze iragarri izanari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Erripagainaren eta Berrikuntzaren Hiriaren arteko pasabide bat eraikitzeko proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Genero indarkeriako kasuetan familia elkartzeko guneak direla-eta Arartekoak gomendatzen duen errebisioa egiteko ekintzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- LGTBI+ pertsonentzako berdintasun sozialeko politikak sendotze aldera Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sortutako zuzendariordetzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroak, xenofobiari aurre eginez gizarteratzea eta aniztasuna aldezte aldera, Europar Batasunaren Kulturarteko Erregioen Europako Sarean parte hartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Genero indarkeriako kasuetan familia elkartzeko guneei denari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- 2019ko uztailaren 8tik 2019ko abuztuaren 7ra bitarte AP-15eko Imarkoaingo bidesaria kentzeak ekarri zuen kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- DAVID programari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Toki Ogasunen Funtsari atxikitako diruzaintzako gerakinari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Landa eremuan zaharkitzea artatzeko eredu esperimental berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Automobilismo Federazioak eskatu duen lehiaketa-ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Eskola-kontzentrazioaren ondorioz ikasleek eragindako gastuak finantzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Errentatzeko ibilgailu gidaridunen arloko estatuko legedia garatze aldera Gobernuak aurreikusitako jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren egitura berriaren behin betiko kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Elikagaien artisau-produkzioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eskaria, Gizain Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoa sortzeko prozedurari eta fundazio horri zerbitzuak eskualdatzeko prozedurari nahiz zerbitzuak eskualdatu osteko funtzionamenduari buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. (10-19/CCO-00020).

- Eskaria, Cadreitako Udalaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioari eta 2017tik gaur bitarteko ekitaldietako aurrekontuen betetzeari buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak erabaki du jasotzat ematea neurri urgenteei buruzko legegintzako foru dekretu bat onesteari buruzko eskari-idazkia. Marimar De Castro Goñi andreak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Arartekoaren Bulegoaren 2020rako aurrekontu-proiektua onetsi du.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 2019ko Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde jaunak aurkeztu du.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 2019ko Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu de azaroaren 14an.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela neurriak hartzea gaixoek eta profesionalek diabetesari buruzko egiazko hezkuntza izan dezaten.

 

4. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du diabetesa sendatzeko ikerketa sustatzeko neurriak bultzatzen jarraitzeko.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgarritasuna sustatzea “Diabetesa ikusaraz ezazu” kanpaina bezalako neurriekin, eta ANADIk egun hauetan Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak babesten ditu”.