Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 18

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ‘Biosciencie’ aldizkarian klima-aldaketa dela-eta argitaratu diren aldarrikapenekin, 153 herrialdetako 11.258 ikertzaile zientifiko baino gehiagok sinatutakoekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2019ko azaroaren 18an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu ‘Biosciencie’ aldizkarian klima-aldaketa dela-eta argitaratu diren aldarrikapenekin, 153 herrialdetako 11.258 ikertzaile zientifiko baino gehiagok sinatutakoekin. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E talde mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du joan den asteartean Bioscience aldizkarian argitaratutako artikuluko aldarrikapenekin. 153 herrialdetako 11.258 ikertzaile zientifiko baino gehiagok sinatu zuten artikulua, eta Genevako Klimari buruzko Lehen Mundu Konferentziaren (1979) berrogeigarren urteurrenaren harira argitaratu da. Agerian jartzen ditu ordutik hona garai hartan jada “kezkagarri”tzat jotzen zen egoerari buelta ematen izandako arrakasta eskasa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du bere eskumenen esparruko behar diren neurri guztiak hartzeko klima aldaketa gerarazteko”.