Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoaren ordezkaritza bati harrera egin dio
Unai Hualdek Legebiltzarraren konpromiso eta borondatea helarazi die elkarlanerako bideak ezartzeko
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Alexia Canto Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko dekanordeari eta Iñaki Lavilla Soziologiako batzordekideari harrera egin die gaur goizean bere bulego ofizialean.
Alexia Cantok azaldu duenez, protokolozko bilera bat izan da, alde batetik pasa den azaroan ohiz kanpoko biltzarrak berritutako Gobernu Batzordea aurkezteko, eta bestetik, bi erakundeen arteko elkarlanerako bideak ezartzeko.
Ildo horretan, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko kideek bi hilabeteko epean lankidetza proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu dute, “jardunaldiak elkarrekin antolatzeko helburuarekin, baita parlamentu jarduera aztertzeko aukerak bilatuz”.
Unai Hualdek Elkargoak proposatutako lan-ildoekiko adostasuna adierazi du, eta Legebiltzarraren konpromiso eta borondatea helarazi die "elkarlanerako bideak ezartzeko".
Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoa Nafarroako Foru Komunitatean Lizentziatura hauetako profesionalen ordezkaritza órgano gorena da. Soziologiako eta Politologiako profesionalen jarduna arautzen du, kualifikazio teknikoaren eta deontologiaren bermeak bete daitezen. Elkargokideen formakuntza eta garapena bultzatzen du arlo zientifikoan, enplegu arloan, ekonomikoan eta gizarte ordezkaritzan. Interes publikoari zor zaion gobernuz kanpoko órgano independente gisa burutzen ditu bere zereginak.