Parlamentuko Lehendakariak Futuro Instituzioaren ordezkaritza bati harrera egin dio
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, José Maria Aracama Futuro Instituzioko lehendakariari eta Ana Yerro zuzendariari harrera egin die gaur goizean bere bulego ofizialean.
Aracama eta Yerrok azaldu dutenez, protokolozko bilera bat izan da, entitateak Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bileren errondaren baitan gauzatu dena, erakundea, bere helburuak eta lan ildoak ezagutzera emateko helburuarekin.
Ildo horretan, Futuro Instituzioaren ordezkariek Lehendakariari “laguntza eta orientazioa eskaintzeko” borondatea luzatu diote, “beren jakituria eta esperientziatik”, denen artean “Nafarroa hobe” bat eraikitzeko.
Futuro Instituzioa irabazi asmorik gabeko entitate pribatu bat da, 2002an sortua. Politika publikoak aztertzen ditu, eta bere sareen eta ikerketen bidez jasotako ideiak eta proposamen berritzaileak aurkezten dizkio gizarteari, bai eta ekimen hauek martxan jartzeko eskumena duten eragileei ere. Lantzen dituzten ikerketa esparruak hurrengoak dira: Hezkuntza eta talentua, Ekonomia eta Gizarte zibila, Administrazio Publikoa, Enpresa eta ekintzaileak.