Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Abenduak 18

Ebazpen bat onetsi da Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nafarroako Arkeologiako plan bat taxutu dezan

Jarduketa-esparru egoki bat eskatzen da Nafarroako hainbat udalerritan dauden arkeologia proiektuak arriskuan ez jartzeko

 

Kultura eta Kiroleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “albait lasterren Nafarroako Arkeologiako plan zuzendaria taxutu dezan”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak ohartarazten du Nafarroako arkeologia-ondare “aberats eta anitzari trataera desegoki bat emateak” arriskuan jar dezakeela, eta horregatik Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko Ondarearen Atalak “jarduketa-esparru egoki bat” ezar dezan eskatzen da.

 

Ildo horretan, oroitarazten da Nafarroako hainbat udalerritan (Andelos, Rada, Arellano, Eslava, Berbinzana edo Cascante) arkeologiari buruzko proiektuak bizirik daudela, eta Nafarroaren arkeologia-inbentarioa estatuko hoberenetariko bat dela baieztatu ostean, plan bat taxutzeko eskatzen da, aztarnen kontserbazio- eta kontsolidazio-lana “azterketakoa eta analisikoa bezain garrantzitsua” delako.

 

Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saiora bertaratu dira, gainera, Iñaki Iriarte, Alberto Bonilla, Miguel Bujanda, Javier García (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Jorge Aguirre, Carlos Mena (PSN), María Solana, Jabi Arakama, (Geroa Bai), Maiorga Ramírez (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

 

• Mozioa (24. NPAO, 2019-10-15ekoa)

www.parlamentodenavarra.es