Ebazpen bat onetsi da Nafarroako Gobernua premiatzen duena airearen kalitatea hobetzeko plan bat taxutu dezan
Ekologistak martxan erakundearen txostenaren arabera, ia 300.000 nafarrek OMEren gomendioen arabera osasunerako kaltegarria den airea arnasten dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “airearen kalitatea hobetzeko plan bat taxutu dezan 2021eko abuzturako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta organo eskudunen bidez, ozono troposferikoak eta gainerako kutsatzaile atmosferiko ohikoenek eragindako kutsadura murrizteko, Nafarroako populazio osoaren bizi-kalitatea eta osasuna hobetze aldera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kontratatutako eta 2020ko abuzturako amaituta egongo den Nafarroari buruzko txostenaren irizpideei jarraikiz”.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mixtoak sustatutako eta Navarra Sumak zuzendutako ebazpenak Ekologistak Martxan GKEak urriaren 22an argitaratutako “La contaminación por ozono en el Estado español durante 2019” txostena aipatzen du, zeinak dioen “ia 300.000 nafarrek –populazioaren % 46k– arnasten dutela OMEren gomendioen arabera osasunerako kaltegarria den airea lurralde ia osoan”.
Aipatutako txostenak adierazten du 2019an nabarmen handitu direla ozono-kontzentrazioak, “batez beste, aireko ozono-kontzentrazioaren epe luzeko helburua (120 ug/m3) gainditzen da Nafarroan airearen kalitatea neurtzeko hiru estazioetan”.
Ildo horretan, ohartarazten da “Nafarroan ez dagoela planik airearen kalitatea hobetzeko, bere lurretan ozono troposferikoa murrizteko; hori dela-eta administrazioarekiko errekurtso bat aurkeztu da Nafarroako Gobernuaren jarduera ezagatik”.
-
Mozioa (29. NPAO, 2019-10-29koa)