Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Martxoak 6

Unai Hualde Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Lehendakariarekin bildu da gaur Gasteizen

Gaurkotasuneko hainbat gai aztertu eta bi ganberetako zerbitzuetako arduradunekin bilera sektorial bat egin dute

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Gasteizen egon da gaur Eusko Legebiltzarraren egoitzan, eta Bakartxo Tejeria presidentearekin lan-bilera egin du.

 

Hualdek eta Tejeriak gaurkotasuneko hainbat lan ildo eta gai jorratzeko probestu dute topaketa, eta bi legegileen zerbitzuetako arduradunekin bilera sektorial bat egin dute.

 

Jardunaldiaren amaieran, erakundeen opari-trukea egin ondoren, Unai Hualdek euskal legegilearen ohorezko liburuan sinatu du.