2020ko martxoaren 16ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MARTXOAK 16– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, martxoak 16–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
COVID-19 KORONABIRUSAREN AURKAKO KONTINGENTZIA-PLANAREN BAITAN HARTUTAKO NEURRIAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Covid-19 koronabirusaren aurkako kontingentzia-planaren baitan hartutako neurri osagarriak. Plana hilaren 12an onetsi zen.
- Mahaiak berretsi egin ditu Unai Hualde lehendakariak aurkeztutako ezohiko neurri osagarriak, behin entzunda kontingentzia planaren baitan eratutako koordinazio-taldea, zeina gaurko 9:00etan bildu baita. Hona neurriak:
- Telelana ezartzeko plana.
- Parlamentuko langileek zerbitzua telelanaren bidez emateko arauak.
- Telelana egiteko ekipo informatikoak banatzea.
- Jarduera etenik dagoen bitartean Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkurak egiteari buruzko erabakiak.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren 23/2020 Ebazpena, martxoaren 12koa, zeinaren bidez bertan behera utzi baititu 2020ko martxoaren 13tik 18ra bitarteko batzordeen bilkurak.
- Mahaiak erabaki du bertan behera uztea martxoaren 23tik aitzina aurreikusitako deialdi guztiak.