Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Apirilak 2

2020ko apirilaren 2ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTEGUNA, APIRILAK 2– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –osteguna, apirilak 2–, 13:30etan, bideokonferentzia bitartez, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak izapidetzeko onartu ditu hurrengo hiru Foru Lege proiektuak: kreditu-gehigarri bat ematen duena Covid-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei erantzuteko; kreditu berezi bat ematen duena Covid-19k eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei erantzuteko; eta 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzen duena. Hiru testuen eztabaida irakurketa bakarrean eta presako prozeduraren bidez eginen da, datorren asterako deituko den Osoko Bilkura batean.

 

- Mahaiak izapidetzeko onartu ditu pasa den martxoaren 27ko Osoko Bilkuran baliozkotutako COVID-19aren krisi sanitarioari aurre egiteko neurriak biltzen dituzten Foru Lege Dekretuen edukia jasotzen duten (eta bihar eztabaidatuko diren) Foru Lege proiektuei aurkeztutako zuzenketak. Horrez gain, Mahaiak zuzenketa hauek Nafarroako Gobernuari igortzeko erabakia hartu du, baten batek kredituak gehitzea edo aurrekontu-dirusarrerak gutxitzea ekarriko balu, Foru Diputazioak bere onespena eman dezan, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 129. eta 158. artikuluekin bat eginez.

 

Zehazki, Martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege Dekretuaren edukia jasotzen duen Foru Lege proiektuari 22 zuzenketa aurkeztu zaizkio. 3 Navarra Sumak aurkeztu ditu, 2 PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, eta 17 EH Bilduk.

 

Martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege Dekretuaren edukia jasotzen duen Foru Lege proiektuari, berriz, 32 zuzenketa: 13 Navarra Sumak, 3 PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, eta 16 EH Bilduk.