Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Apirilak 8

Foru Legea, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzen duena, COVID-19ari dagozkion partiden arteko funts-mugimenduak ahalbidetuz eta hauei izaera zabalgarria emanez

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko apirilaren 8an

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du aho batez2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legea aldatzen duena, COVID-19ari dagozkion partiden arteko funts-mugimenduak ahalbidetzeko, eta era berean, hauei izaera zabalgarria emanez.

 

Zehazten denez, partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legeak partiden arteko funts mugimenduak Aurrekontuei buruzko Foru Legean berariaz aipatzen direnetara mugatzen ditu (38. art.), eta zehazten du eskualdaketa horiek ez direla aurrekontuko aldaketatzat hartuko (43. art). 5/2020 legearen aldaketarekin, “funts mugimenduak egiten ahalko dira COVID-19ari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hoberako beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira”.

 

Osoko Bilkuran egindako eztabaidan zerbitzu juridikoek aurkeztutako in voce zuzenketa bat eztabaidatu eta onetsi da aho batez, foru legearen zioen azalpena arauaren edukiari egokitze aldera, martxoaren 18ko 1/2020 eta martxoaren 25eko 2/2020 foru lege dekretuak, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko neurriak biltzen dituztenak, Foru Lege bihurtzerakoan (apirilaren 3an) egindako aldaketak direla eta.

 

Bilkura komunikabiderik gabe egin da, streaming bidez eskaini da eta 10 parlamentari bildu dira, Unai Hualde lehendakaria, Inma Jurío lehen lehendakariordea, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez idazkariak eta sei talde parlamentarioetako eledunak. Gainerakoek botoa eskuordetu dute, borondatezkoa izan arren, interes publikoko osasun-arrazoiengatik gomendatzen da, ezinezkoa baita osoko bilkurak aurrez aurre edo telematikoki egitea 50 forudunekin. Gobernuko Lehendakaria, María Chivite, Javier Remírez eta Jose Mari Aierdi lehendakariordeekin izan da.

 

https://www.parlamentodenavarra.es/eu/komunikazio/parlamentuak-284-milioiko-kreditu-gehigarri-bat-eta-231-milioiko-kreditu-berezi-bat