Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Maiatzak 21

Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturako lanbideei buruzko lege proiektu bat bultza dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko maiatzaren 21ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Kulturako lanbideei buruzko foru lege proiektu bat bultza dezan.

 

2. Foru Gobernuari eskatzen zaio partaidetza-prozesu bat ireki dezan lege hori idazteko. Prozesu horretan, inplikatutako eragile guztiak sartuko dira, Nafarroako kultura-sektorearen espezifikotasun bakoitza kontuan hartzeko.

 

3. Era berean, eta Covid-19aren krisiaren ondorioz Nafarroako egoera pertsonalen eta proiektu artistikoen egungo egoera izugarri larria dela oharturik”, Nafarroako Gobernua premiatzen da “abiaraz dezan, ahalik eta lasterren, Kultura alorrerako talka-plan bat. Estatuak taxututako neurrien osagarri izanen dena.

 

Plan horrek, zehazten denez, jaso beharko luke Sektore Publikoak Nafarroako artisten eta taldeen kontzertuak eta hainbat emanaldi eszeniko eskuratzea, etorkizunean egin daitezen, egungo murriztapenak gainditzen direnean. Bertako kultura eta euskarazko ekoizpenak babesteko berariazko neurriak” ere jaso beharko lituzke, eta bermatu beharko luke “kultur ekimen pribatuei laguntzeko neurriak taxutzea (jaialdiak eta abar), 17/2020 Errege Lege-dekretuaren II. kapituluko 4. artikuluan sektore publikorako jasotakoen ildotik”. Era berean, jaso beharko luke “Nafarroako sektore publikoarentzako ezohiko zuzkidura bat, Nafarroako arte garaikidea eskuratzekoa”, bai eta “kultur kontsumoa sustatzeko kultur bonuetarako formulak.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da egoki diren ekintzak diseina eta gauzatu ditzan, kultur arloko artista eta profesionalei oinarrizko estaldura ekonomikoa emateko, baldin eta, artegintzan dedikazio esklusiboa izanik, ezin badira sartu Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra aldatzeko ezohiko neurrian, maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege Dekretuaren II. kapituluaren 2. artikuluan aurreikusitako langabezia-prestazioa jasotzeko, ezta autonomoen sektoreari laguntzeko laguntzetan ere.

 

PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

1, 2 eta 3. puntuak aho batez onetsi dira.

 

4.puntua Navarra, Suma, EH Bildu eta I-Eren aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren aurkakoekin onetsi da.