Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Ekainak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen da behin Unibertsitateetako Ministerioak urkila-sistema kenduta, 2019-2020 ikasturtekoa baino txikiagoa izan dadin 2020-2021 ikasturterako matrikularen prezioa

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko ekainaren 4an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behin Unibertsitateetako Ministerioak urkila-sistema kenduta, 2019-2020 ikasturtekoa baino txikiagoa izan dadin 2020-2021 ikasturterako matrikularen prezioa, eta gutxienekoa izan dadin baldin eta gehieneko eta gutxieneko prezioen sistema bat ezartzen bada.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Covid-19aren krisia dela-eta seihileko honetan ukitu diren irakasgaien kasuan, lehenengo matrikularen prezioa ezar dezan bigarren eta hirugarren matrikuletan, baldin eta NUPeko ikasleek, arazoak arazo, horietan berriz ere matrikulatu behar badute heldu den ikasturtean.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.  

 

2. puntua aho batez onetsi da.