Espainiako Gobernua premiatzen da frantziar hiritarrei utz diezaien modu murriztu eta mugatuan sartzen mugaldeko merkataritza-establezimenduetara
Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko ekainaren 4an
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da frantziar hiritarrei utz diezaien modu murriztu eta mugatuan sartzen mugaldeko merkataritza-establezimenduetara.
2.- Espainiako Gobernua premiatzen da mugaz gaindiko nafar espazioa kontuan har dezan une honetan abian den deseskalatze-prozesuan, halako moduan non malgutze-neurriak hartuko baitira albait lasterren merkataritzaren, turismoaren, abeltzaintzaren, osasungintzaren, kulturaren nahiz familien esparruetan, bai eta mugaz gaindiko europar proiektuak kudea ditzan ere.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio mugaz gaindiko lankidetzarako politika aktiboak bultza ditzan, Euroeskualdearen esparruan eta zuzenki ukitutako toki entitateekin batera, barnean hartuko dituztenak koronabirusaren krisiak gehien kaltetu dituen sektoreak nahiz garrantzi berezikotzat jotzen direnak, hurrengo urteotarako nafar nahiz europar ildo estrategikoen barnean arituz.
4.- Nafarroako Gobernua premiatzen du mugaz gaindiko plan estrategiko bat taxutu dezan, lurralde mugakideen, toki entitateen, elkarteen eta herritarren arazo eta erronka nagusiak aztertuko dituena eta horiei konponbide bat ematen saiatuko dena, horiekin guztiekin batera egindako analisi batetik abiatuta.
5.- Nafarroako eta Espainiako gobernuei eskatzen zaie kontuan har dezaten mugen ixteak zer eragin duen oraingo alarma-egoeraren ostean aplikatu beharreko leheneratze eta pizte neurrietan, ukitutako herrietako biztanleentzat ekonomia- eta enplegu-susperraldi albait azkarrena ahalbidetzeko xedez.
6.- Erabaki da mozio hau helaraztea Europako erakundeei, bere edukia kontuan har dezaten egitekoa den Europako Berreraikitze Planeko irizpideak prestatzean.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.