Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Ekainak 26

Nafarroako Gobernua premiatzen da koordinatu ditzan tokiko entitateekin udal bakoitzaren soluzio partikularrak, abiadura handiko Internet eramateko xedez

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeak onetsia. 2020ko ekainaren 26an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da koordinatu ditzan tokiko entitateekin udal bakoitzaren soluzio partikularrak, abiadura handiko Internet eramateko pertsona bat bizi den, negozio bat dagoen, zerbitzu bat eskaintzen den edo eskatzen duen txoko bakoitzera; azken batean, kontua da fokua azken milian jartzea, guztiok konektibitatea izan dezagun eta inor atzean ez uzteko.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da koordinatu ditzan tokiko entitateekin eta telekomunikazio-operadoreekin (baita kooperatibekin eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteekin ere) udal bakoitzaren soluzio partikularrak, zuntz optikoa edo konektibitate seguru eta sendoa –gutxienez ere 100 Mb-koa– eramateko pertsona bat bizi den, negozio bat dagoen, zerbitzu bat eskaintzen den txoko bakoitzera; azken batean, kontua da fokua azken milian jartzea, guztiok konektibitatea izan dezagun eta inor atzean ez uzteko.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da.

 

2. puntua Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da (I-E ez da egon).