Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Irailak 16
Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ospitalegunearen presako erreforma egin dezan
Osasun Batzordeak onetsia. 2020ko irailaren 16an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ospitalegunearen presako erreforma egin dezan, Pediatriako behin-behineko ZIUn 6 ohe indibidual jartzeko boxetan, SICCA sare informatikora konektatzeko eta aire medizinaleko hartuneak paratzeko, box guztietan arnasgailuak konektatu ahal izan daitezen.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsia (Izquierda-Ezkerra ez da egon).