Nafarroako Gobernua premiatzen da telelaguntza aurreratuko zerbitzu modernizatu bat diseinatu eta ezar dezan
Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko urriaren 15ean
1.-Nafarroako Gobernua premiatzen da telelaguntza aurreratuko zerbitzu modernizatu bat diseinatu eta ezar dezan.
Zerbitzu hori, honako hauek ahalbidetzeko izanen da: laguntza eskatzea eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, erabiltzailea etxebizitzan egon ala ez; bi aktibatze-sistema: bata ahotsaren bidezkoa, eta bestea botoiaren bidezkoa; erorketak, tenperatura altuak eta ke toxikoak detektatzen dituen sistema bat; familiakoak informatuta edukitzeko lokalizatze-sistema bat eta larrialdi sistema bat; telejarraipeneko sistema bat, irudiaren bidezkoa, kontsultetan eta jarraipenean lagun egiteko balioko duena; eta agendak kontrolatzeko eta telemonitorizazioko sistema bat.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.