Nafarroako Parlamentuak diabetesari aurrea hartzeko politikak sustatzeko konpromisoa berretsi du
Azaroaren 14an ospatzen den eritasun honen nazioarteko egunaren karietara onetsitako adierazpen instituzionalaren irakurketarekin eman dio hasiera Unai Hualdek gaurko Osoko bilkurari
Pasa den astelehenean, azaroak 9, Diabetesaren Nazioarteko Egunaren harira onetsitako adierazpen instituzionalaren irakurketarekin eman dio hasiera Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak osoko bilkurari.
Onetsitako testuari jarraiki, Legebiltzarrak urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an, diabetesari aurrea hartzeko politikak eta prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzeko konpromisoa berretsi du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Bat egiten du Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an.
2. Erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.
3. Beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.
4. Uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak”.