Nafarroako Gobernua premiatzen da gizon helduei zuzendutako indarkeria matxistei buruzko prebentzio-kanpainak diseina ditzan
Osoko bilkuran onetsia. 2020ko azaroaren 12an
1.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio diseina daitezen indarkeria matxistei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak, gizon helduei zuzenduak, tresnak izan ditzaten ezbaian jartzeko indarkeriazko jokaerak, fisikoak zein psikologikoak.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio emakume horiek artatzen dituzten profesionalek prestakuntza berariazkoa eta berezitua izan dezaten.
3.- Foru Exekutiboa premiatzen da baliabide gehiago eman diezazkien emakumeak ahalduntzera bideratutako programei, 50 urtetik gorako emakumeendako estrategia berariazko bat diseinatuz, prozesu hori baita behar dena kontzientzia hartzeko, erabakia hartzeko indarkeriaren egoeratik atzeratze aldera.
4.- Nafarroako Parlamentuak bere esker ona adierazten die kolektibo, erakunde, elkarte eta sare komunitario eta elkartasunezkoei, laguntza emozional, ekonomiko eta soziala eskaini dietelako emakumeei eta neskatoei, bereziki 50 urtetik gorako emakumeei, azterlanak jasotzen duen moduan.
Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.