Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Azaroak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen da pandemian zehar behar bezalako arreta sanitarioa eman diezaien gaixo onkologikoei

Osasun Batzordean onetsi da. 2020ko azaroaren 24an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behar bezalako arreta sanitarioa eman diezaien pandemian zehar gaixo onkologikoei.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da COVID-19rako Minbiziaren Plan bat presta dezan, gainerako autonomia erkidegoekin elkarlana eginez eta Osasuneko Lurraldearteko Kontseiluaren baitan, Osasun Sistema Nazionalak minbizirako estrategia berri baterako jorraturiko ildoaren barrenean.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da (Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu).

 

2. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.