Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Abenduak 2

Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena udalekiko koordinazio eta ardurakidetza foroa bultza eta arautu dezan kultur politikak taxutzea bermatzeko xedez

Kultura-sektorearen egoera “drastikoa” aldatzeko elkarrekin lan egitea defendatzen du Ganberak

Kultura eta Kiroleko batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra ez dira bilkuran egon) zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Nafarroako udalekiko koordinazio eta ardurakidetza foroa bultza eta arautu dezan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez, kultur politikak taxutzea bermatzeko xedez”.

 

Zioen azalpenean, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek sustatutako mozioak Kultura eta Kirol Departamentuak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin ezarritako koordinazioa nabarmentzen du, “toki administrazioekiko komunikazioa errazteko eta COVID-19arekin lotutako auzi guztietan elkarrekin lan egiteko” helburuarekin sortua.

 

Sustatzaileek oroitarazten dutenez, pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat izan da kulturarena, neurri “drastikoak” hartu behar izan baitituzte, esaterako, ikuskizunak, musika jaialdiak nahiz kultur topaketak bertan behera gelditu ziren. Horregatik, eta Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 33. artikuluari jarraiki, koordinazio eta ardurakidetza foroa bultza eta arautu dezan eskatzen zaio gobernuari, kultur politikak taxutzea bermatzeko xedez.

 

Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saioan izan dira Iñaki Iriarte, Raquel Garbayo, Javier García, Alberto Bonilla, Ángel Ansa (Navarra Suma), Carlos Mena, Patricia Fanlo, Arantza Biurrun (PSN), Ana Ansa, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Maiorga Ramírez eta Txomin González (G.P. EH Bildu).

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (108. NPAO, 2020-10-09koa)