Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Abenduak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da kultura-ekitaldiak egiteko protokolo bat egin dezan

Kultura eta Kiroleko batzordean onetsia. 2020ko abenduaren 2an

1.- Kultura eta Kirol Departamentua premiatzen da, Osasun Departamentuarekin batera eta kulturaren arloko eragileen lankidetzarekin, kultura-ekitaldiak egiteko protokolo bat egin dezan, beste erregio eta herrialde batzuetan egindako esperientzia ezagututa, Nafarroan baldintza eta neurri onenak baloratuz, jasotako ebidentzietan eta irizpide epidemiologikoetan oinarrituta. Foru Komunitateko kultura-instalazioen egoeraren mapa egin ondoren, protokolo hori homologagarria izanen da kultura-ekitaldiak programatzen dituzten sektoreko eragile guztientzat, betiere osasun-neurriak bermatzeko instalazio bakoitzak dauzkan berezko ezaugarriak eta premiak ahaztu gabe.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio kulturaren sektoreko eragileak lagundu ditzan, aholkularitza, logistika eta zuzkidura ekonomikoen bidez, kultura-espazioetan ahal den arinen behar diren inbertsioak eta egokitzapenak egiteko, ekitaldiak egiterakoan osasun-segurtasun handiagoa bermatze aldera eta horrela edukieraren murrizketak gutxiagotu ahal izateko, kulturaren sektorea dinamizatzeko helburuarekin.

 

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute ilkuran parte hartu).