Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 22

Unai Hualde lehendakariaren buruzagitzapean, Nafarroako Parlamentuak bisita egin du El Sadar estadio zaharberritura

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek gaur arratsaldean egin du bisita El Sadar estadio berritura, non Osasuna klubaren arduradun nagusi den Luis Sabalzak zaharberritze-lanaren alderdirik muntadunenak erakutsi baitizkio.

 

Unai Hualdek talde parlamentarien ordezkariekin batera egin du bisita, eta estadioaren atzealdean egin die guztiei harrera klubaren zuzendaritzak. Handik abiatuta, alderdi mistoa kokatu ohi den aretora joan dira.

 

Aurkezpen labur baten ondoren, Sabalzaren gidaritzapean, Hualde eta gainerako parlamentariak futbol-zelaiaren instalazio ezberdinetatik ibili dira: aldagelak, zelai-bazterreko eserlekuak, zona dotorea, Lehentasuneko tokietatiko ikuspegia, rail-seat delakoa hegoaldean, esperientzien aretoa, tabernak, bainugelak, mugikortasun mugatuko pertsonentzako tokiak, VIP palkoak, albo-aldetiko ikuspegia, estadioaren fatxada nagusiko armarria, eta Sadar kaleko kanpoaldea. Bertatik esplikatu da non dauden bulegoak, leihatilak, museoa eta denda ofiziala.

 

Bisita gidatua denda ofizialean bukatu da, eta bertan klubak oparitxo bat egin dio Parlamentuko lehendakariari. Osasunak bere mendeurrenean Athletic Cluben aurka jokatu zuen partidaren kartel oroigarria da. Joko hartan, Osasunak 1-0 irabazi zuen. Egungo talde gorritxoaren irudiaz gain, posterrean erakundeko bost figura mitiko dira protagonista: Patxi Puñal, Jan Urban, Javier Castañeda, Sabino Andonegui eta Julián Vergara.

 

Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, beste hainbeste eginez, Nafarroako antzinako Gorteetako hautetsontzien erreplika bat egin du opari.

 

Lehenago, Unai Hualdek eskerrak eman ditu Club Atlético Osasunak estadioa bisitatzeko eginiko gonbidapenarengatik, eta azaldu du bere nahia dela "ahalik eta azkarrena gozatu ahal izatea, talde gorritxoaren zaleekin batera, hain kokaleku polit batean jokaturiko futbol-partida batetaz. Besteak beste, horrek esan nahiko lukeelako pandemia hau gainditu egin dugula".

 

Bestalde, Luis Sabalza pozik agertu da "estadio hau Nafarroako Parlamentuari, Foru Komunitateko erakunde ordezkatzaileari, irakatsi ahal izateaz".

 

Honako hauek ere osatu dute El Sadarrerako bisita egin duen Parlamentuaren ordezkaritza: Javier Esparzak, Raquel Garbayok, Alberto Bonillak (Navarra Suma), Carlos Menak, Jorge Aguirrek (PSN), Uxue Barkosek, Pablo Azconak (Geroa Bai), Adolfo Araizek (EH Bildu) eta Marisa de Simónek (Izquierda-Ezkerra).