Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Apirilak 26

Nafarroako Parlamentuak harrera instituzionala egingo dio astearte honetan Nafarroako ijitoen elkarteen federazioari, 'Nafarroako Ijitoen Eguna’ dela eta

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera instituzionala egingo dio astearte honetan, hilak 27, Gaz Kalo Nafarroako ijitoen elkarteen federazioari, Nafarroako Ijitoen Eguna dela eta.

 

Ekitaldia 13:00etan izanen da Legebiltzarreko areto instituzionalean eta Unai Hualdek emanen dio hasiera. Ondoren, José Jiménez Gaz Kalo federazioaren ordezkariak eta María Jesús Clavería Pastoral Gitanaren ordezkariak hitz eginen dute.

 

2007an izendatu zen apirilaren 27a Nafarroako Ijitoen Egun gisa. Izan ere, 1435eko apirilaren 27an sartu ziren lehenbiziko aldiz ijitoak Nafarroako lurretan, Artxibo Nagusian gordeta dagoen aztarna dokumental batek erakusten duenez.