2021eko maiatzaren 3ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko MAIATZAK 3– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 3–, 9:30ean, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
GAI-ZERRENDA
- “Koronabirusaren ondorio sozial eta ekonomikoei” buruzko 2021eko Barometroko “gaurkotasuneko moduluan” sartu beharreko galderen proposamena. Maiatzaren 13ko (osteguna) 17:30ak arteko epe bat ireki da, taldek eta foru parlamentarien elkarteek Barometroko gaurkotasuneko moduluan sartu beharreko galderen proposamenak aurkezteko
INTERPELAZIOAK:
- Laneko arriskuen prebentzioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak gazteen artean ekiditeko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arriskuko taldeak sar ditzan txertatzeko lehentasuna duten taldeen artean. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen ditu errefusa dezaten Ministerioaren eskaintza, mutualitateei txertatzeko ahalmena ematekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasunaren arloko inbertsioen plan bat taxutu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua zatitzera bideratutako ekimena errefusa dezan eta nafar ekoizleen interesak defenda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Castejongo tren-geltokiko txartel-salmentako zerbitzu presentziala (txarteldegia) eta bezeroari arreta ematekoa laster berrezartzearen alde egin dezan Estatuko Gobernuaren aitzinean. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 15/2005 Foru Legea alda dezan, Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean ezarritakora egokitzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuak premiatzen dira batera lan egin dezaten, auzoetan eta herrietan pertsona zaharren aldeko itunak bultzatzeko eta garatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da intsulina-mendeko 2 motako diabetikoentzako glukosa-sentsoreak finantza ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Hezkuntzako kontseilariarena, sare publikoan 0tik 3 urtera bitarteko hezkuntza zikloko eskaintza 1.173 lanpostu gehiagokoa izan dadin. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariarena, 2021-2022 ikasturterako eskola-garraioaren lizitazioari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, biztanleria aktiboaren inkestaren azken datuak ikusita Nafarroan enplegua zertan den informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Amiantoaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, zenbait eraikinetan amiantoa egotearen arazoa dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak eta proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Erakundeen Batzordearen ordezkariekin, “Nafarroako foru legeria Ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentziora egokitzeari buruzko txostena” azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- CEN-Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta LASEME-Lizarrako Merindadeko Enpresen Elkartearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten Estellerriko Eskualdean elektrizitate-horniduraren gabeziak eragindako gorabeherei buruz eta behar adinako potentziako azpiestazio bat paratzeko beharrari buruz, bermatze aldera eskualdeari hornidura egonkorra ematen zaiola eta energia berriztagarrietatik heldu den produkzioan ezein gerakin ebakuatzen dela. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Administrazio Erroko Langileen Batzordearen eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten Talde Eragilearen ordezkariekin, beren egoera azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetako tarifak murrizteari buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Euskararen Adierazle Sistemaren web-orriak Nafarroako Foru Komunitatea Euskal Herriaren barruan sartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako istripu-kopuruaren datuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako hondakin-uretan COVID-19aren detekzio goiztiarrerako sarea desegin zenez geroztik ezarritako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Iruñeko espetxeko presoak txertatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Espainiako Itzuliaren balantze ekonomikoari buruzko galdera hirugarren aldiz berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien energia-efizientziako jarduketak, zeinak 149/2021 Errege-dekretuan jasotzen baitira, egiteko programatik heldu diren laguntza zuzenen deialdiari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroara bideratutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Sozietateen gaineko zergari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- “Fondo Arraigo” kapital pribatuko finantza-tresna partaidetza publikoarekin bultzatzeko aholku-zerbitzua kontratatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidean basa fauna hiltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Kulturen arteko Bitartekaritza Zerbitzuaren konfiguraziorako, berrikuntzarako eta jarraipenerako beharrezkoak diren elementuak eta edukiak sortzeari buruzko aholkuak emateko laguntza teknikoaren kontratuaren 2. fakturari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Parke eolikoen proiektu berrien eskaerei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Gobernuko departamentuen 2021-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2021eko deialdien ebaluazio-txostenak, eta horiek Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeari helaraztea erabaki dute.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruz informatzen duena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2021eko lehen hiruhilekoa.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- 2021eko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia onestsiik