Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen da Konstituzioaren 135. artikulua eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoa indargabetzea eska dezan

Ekonomia eta Ogasun batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 12an

1.- Espainiako Gobernua eta Gorte Nagusiak premiatzen dira 2011n onetsitako Konstituzioaren 135. artikuluaren erreforma indargabetzeari ekin diezaioten, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du indargabetze hori babestu eta eska dezan.

 

2.- Espainiako Gobernua eta Gorte Nagusiak premiatzen dira Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzeari ekin diezaioten, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du indargabetze hori babestu eta eska dezan.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsia.