Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 12

Nafarroako Gobernua premiatzen da bi biribilgune egin ditzan N-134an, Azagran

Lurralde Kohesiorako batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 12an

1.- Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da premiaz diseina dezan San Adriandik, N-134 errepidetik, herrira sartzeko biribilgunea eraikitzeko proiektua.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Azagrako Udalarekin lankidetza-akordio bat adostu dezan, N-134 errepidearen segurtasun-hobekuntza finantzatzeko, herritik igarotzen den tartean. Horretarako, bi biribilgune eraikiko dira: Milagrorako irteerako biribilgunea eta San Adrianera sartzeko biribilgunea.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da. Podemos-Ahal Dugu ez da bilkuran egon.