Nafarroako Gobernua premiatzen da saltoki txikiak eta tokiko merkataritza babesteko plan urgente bat gara dezan
Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko maiatzaren 13an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da saltoki txikiak eta tokiko merkataritza babesteko plan urgente bat gara dezan berehala.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio kontsumo-bonuen kanpaina bat egin dezan, behar adinako zuzkidura ekonomikoarekin, gure erkidego osoko saltoki txikietan trukatu ahal izateko.
3.- Gobernua premiatzen da gertuko merkataritza digitalizatzeko egiazko plan bat egin dezan, online salmenta nahiz etxez etxekoa ahalbidetzeko.
4.- Exekutiboari eskatzen zaio komunikazio-kanpaina orokorrak eta pedagogia-ekintzak egin ditzan hezkuntzaren alorrean, gertuko merkataritzaren balioak nabarmentzeko eta kontsumo-ohiturak eta -ereduak errotik aldatzen laguntzeko.
5.- Foru Gobernua premiatzen da albait lasterren gara ditzan saltoki txikiek merkataritzagune handien aldean aukera berdintasuna izatea bermatuko duten tresna zehatzak.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
1, 4 eta 5. atalak aho batez onetsi dira.
2. atala Navarra Suma, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, eta I-Eren aldeko botoekin eta PSN eta Geroa Bairen abstentzioekin onetsi da.
3. atalak Navarra Suma, PSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin egin du aurrera.