Nafarroako Gobernua premiatzen da lantalde bat sor dezan Itoizko urtegiaren inguruko udalerriei bultzada emateko
Helarazitako beharrak eguneratzeko eta horiei erantzuteko esparru berri bat sortu nahi da, desorekak orekatzeko eta eremuaren garapena sustatzeko
Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren, abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “lan-batzorde bat era dezan, hilabeteko epean, Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluko udalerriekin eta Lurralde Kohesiorako nahiz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako departamentuekin, lurralde horri bultzada emateko bitartekoak lantze aldera, toki entitateek azaldutako premiak aintzat hartuz”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atal bat du, Navarra Sumaren eskariz gehitua, izan ere, aurkeztu duen gehitzeko zuzenketa onartu dute PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu titularrek, eta eskatzen du “lehenengo puntuan aipaturiko lan-batzordean Ebroko Konfederazio Hidrografikoa ere ordezkatuta egon dadin, oinarrizko eragilea denez gero Itoizko Urtegiaren eta Nafarroako Ubidearen eraikuntzan, garapenean eta kudeaketan”. EH Bilduk atal honen aurka bozkatu du.
Ez da onartua izan, bestalde, EH Bilduren ordezteko zuzenketa bat, bilatzen zuena “lan-batzorde bat eratzea hilabeteko epean, Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluko udalerriekin eta Lurralde Kohesiorako nahiz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako departamentuekin, toki entitate horiek "Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko d) letrako 123.2 artikulua aldatzeko Foru Lege proposamena" izenpean eginiko proposamenarentzat alternatiba bat aztertu, eztabaidatu eta, kasua bada, proposatzeko".
Zioen azalpenean, PSN eta Geroa Bai talde parlamentariek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak sustatutako ebazpenak Itoizko urtegi inguruko udalerriak aldarrikapenak bere egiten ditu, zenbait agerraldi edo bilkuretan adierazi baitute “eskualdearen garapenarentzat lagungarri izanen diren bitartekoak antolatu beharra dagoela, azpiegitura hidrauliko batek beren lurraldean duen inpaktua ere samurtuko dutenak”.
Bestalde, 2001ean sortutako Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioari buruz hitz egiten da, izan ere, fundazioa sortu zen “zenbait desoreka sozial eta lurraldekoak konpentsatzeko”. Helburu horiek lortze aldera, Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioak Itoizko Urtegiko Ingurunearen Garapen Integralerako Plana taxutu eta zertu zuen, 2004tik 2007ra bitarteko epean ezartzeko, “Itoizko urtegiaren inguruneko bizi-kalitatea hobetzeko” xedez. Planak 3 ardatz estrategiko zeuzkan: ekipamenduen eta azpiegituren garapena, ingurumen-praktika onen erreferentzia-gunea eta zerbitzu hornidura eta sormen-dinamizazioa.
Zehazten denez, planaren aurrekontuaren 28,2 milioi euroetatik 11,2 milioi euro bete gabe geratu ziren, eta hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da ekimen eta baliabide zehatzak dituen esparru berri bat sortzea, antzemandako beharrak eguneratzeko eta horiei erantzuteko.
-
Mozioa (60. NPAO, 2021-05-11koa)