Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Maiatzak 17

2021eko maiatzaren 17ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko MAIATZAK 17– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 17–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduen sareko langileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen lan-baldintzak lehengoratzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko zuzemenak egin ditzan Estatuko Gobernuaren aitzinean, Bankiaren eta Caixabanken bat-egitearen eragin negatiboa minimizatzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariarena eta Lizarrako Zaintzaren Koordinazio-unitatearen arduradunarena, putreek azienda biziari behin eta berriro egindako eraso jasanezinak –eragin berezia dutenak Garisoaingo (Gesalatz) ahate-ustiategi familiar batean– eta hartu beharreko konponbideak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Hezkuntzako kontseilariarena, honako hauek azal ditzan: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia berresten duen Auzitegi Gorenaren epaiaren aitzinean SKOLAE programak duen lege-babesa, eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemako ikastetxe publiko eta pribatuetan hezkidetza arautzen duen foru dekretuaren proiektuaren alderdi nagusiak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Hermenegildo Crespo jaunarekin, Ceimsa Electromedicina SL enpresaren izenean azal dezan pandemian zehar Nafarroako Gobernuarekin izandako lankidetza. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

- Europan diren Kolonbiar Ikasleen Plataformaren eta Iruñeko Kolonbiarren Plataformaren ordezkariekin, beren herrialdean bizi den egoera eta egiten dituzten errebindikazioak eta proposamenak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

- ELA sindikatuaren ordezkariekin, merkataritzaren sektore digitalizatzearen ondorioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

- Ez da onetsi La Morea merkataritza-guneko H&M enpresako ELA sindikatuaren ordezkariekikoa, maiatzaren 3az geroztik plantilla greba mugagabean egotearen arrazoiak azaltzekoa. Navarra Suma eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Erregelamenduaren 54.3. artikuluaren arabera eta Eledunen Batzarrari entzun ondoren –bertan Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik aurka agertu dira–, Mahaiak erabaki du lan bilkura ez egitea. Aurkako botoa eman dute lehendakariUnai Hualdek, lehendakariorde Inma Jurío eta Yolanda Ibáñezek eta lehen idazkari Juan Luis Sánchez de Muniáinek. Bigarren idazkari Maiorga Ramírezek, berriz, aldeko botoa eman du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresengana hurbiltzeko darabilen estrategiari buruzko galdera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

- Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak arautzeko foru lege proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- “Nafarroako Foru araudia Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen aldeko Nazioarteko Konbentzioari egokitzeari buruzko txostena”ri buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

- Bigarren Hezkuntzako ikasleak Uhartetik Atarrabiara garraiatzeko zerbitzua murrizteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

 

- 0tik 3 urtera bitarteko hezkuntza-zikloaren zerbitzua sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

- Tren bidezko pertsona- eta salgai-garraioa bultzatzeko estrategiei eta neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

- Bidesariek Nafarroako enpresetan izan lezaketen eraginari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

- Auzitegi Gorenak Skolae Programari buruzko kasazio-errekurtsoa onartu ez izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

- Osasun arloko itxarote-zerrendei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

- Alarma egoera bukatutakoan hartu beharreko neurrien legezkotasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

- Udako hilabeteetarako kultur programazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

- Euskara merezimendu gisa baloratzea edo baldintza gisa eskatzea baliogabetzen duten Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- Arrazakeria instituzionalari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

- Lizarrako Osasun Barrutiko etxeko ospitalizazio zerbitzua ixteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

- Udan zezen-ikuskizunak egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako Departamentuak “Gizarte Ongizatearen ereduak Euskal Herrian” proiektuaren baitan Eusko Ikaskuntzak antolatutako mintegietan parte hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- “Rider-en legea” onetsi ostean banatzaileen kontratazioak kontrolatzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Tresneria medikoaren erosketa dela-eta Nafarroako Osasun Zerbitzuan detektatutako ustezko delituari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

- “Langabetuentzako dirulaguntzak, autonomo gisa has daitezen” 5 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Langabetuentzako dirulaguntzak, autonomo gisa has daitezen” 5 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren laguntza teknikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “TICS-SCHOOL. Softwarearen garapeneko espezialitate berrietan profesionalak prestatzea eta enpresa-ehunaren nahiz Nafarroako zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako behar diren konponbideak ezartzea” 11 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “TICS-SCHOOL. Softwarearen garapeneko espezialitate berrietan profesionalak prestatzea eta enpresa-ehunaren nahiz Nafarroako zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako behar diren konponbideak ezartzea” 11 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren laguntza teknikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “TICS-SCHOOL. Softwarearen garapeneko espezialitate berrietan profesionalak prestatzea eta enpresa-ehunaren nahiz Nafarroako zerbitzu publikoen eraldaketa digitalerako behar diren konponbideak ezartzea” 11 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren kudeaketa-ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Emakume ezkongabeek in vitro ugalketaren tratamendua eskuratzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

- Osasun-aholkuko 948290290 telefono-zenbakian eta 948370120 telefono-zenbakian COVID-19aren aurkako txertoa dela-eta hartu gabeko deiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

- COVID-19a dela-eta Kulturen arteko Bitartekaritza Zerbitzuak sentsibilizatzeko sare bat abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” 15 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” 15 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren kudeaketa-ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” 15 DDSS, REACT EU Navarra proiektua dela-eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan aritzeko sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” 15 DDSS, REACT EU Navarra proiektua dela-eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta enpresa-sektoreak lankidetzan aritzeko sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- “COVID-19ak ukitutako sektoreetako langileak birlerrokatzea” 15 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren laguntza teknikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz”19 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz”19 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren kudeaketa-ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz”19 DDSS, REACT EU Navarra proiektua dela-eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentzia eta sektoreko enpresak lankidetzan aritzeko sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz”19 DDSS, REACT EU Navarra proiektua dela-eta gizarte zerbitzuen mankomunitateekin eta udalekin lankidetzan aritzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Pertsonen zaintzari buruzko ikuskera berria: pertsona erdigunean jartzen duen eredu asistentzial berri baterantz”19 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren laguntza teknikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” 14 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren aurrekontu-partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” 14 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren kudeaketa-ereduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” 14 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren programazio berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” 14 DDSS, REACT EU Navarra proiektua dela-eta udalekin eta mankomunitateekin egindako akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- “Kolektibo zaurgarrientzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak” 14 DDSS, REACT EU Navarra proiektuaren laguntza teknikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Caparrosoko esnetarako behien instalaziorako Valle de Odieta SCLri ingurumen baimen integratua emateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko maiatzaren 17koa, zeinaren bidez Natividad Goñi Urriza andrea izendatzen baita Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko ordezko kide.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren txostena, non jasotzen baita Kontingentzia Planaren gomendio guztiak mantentzen direla. Egungo egoerak dakarren aldaketa bakarra da kafetegiaren irekiera.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren oroitzarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta aitortu egiten ditu pertsona orori sexu-orientazioaren nahiz sexu- edo genero-identitatearen arloan dagozkion eskubideak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldarri egiten du giza eskubideen errespetuari eta pertsona-izaerari beste edozein zirkunstantziaren gainetik lehentasuna ematearen alde.

 

3. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu edozein diskriminazio eta pertsonen askatasun sexualaren aurkako edozein eraso, non ere gertatzen den.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berriro ere defendatzen du hezkidetzak daukan balioa berdintasunean, sexu-askatasunean eta genero-ikuspegian hezteko, eta giltzarritzat jotzen du LGTBIfobiaren aurkako borrokarako eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio nazioarteko zuzenbidearen araberako konponbide politiko bat aldeztu eta erraztu dezan Mendebaldeko Sahararentzat. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Aitortzen dugu Espainiak lotura historiko eta afektiboa daukala Mendebaldeko Saharako gatazka politikoan; horrenbestez, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu Nazio Batuen Erakundean, Europar Batasunean eta gainerako nazioarteko erakundeetan nazioarteko zuzenbidearen eta NBEren ebazpenen araberako konponbide politiko bat ekinbidez aldeztu eta erraztu dezan, eztabaida eta liskar orotatik urrun egon behar duen estatu-politika baten osagai gisa, horiek ez baitute ezertan laguntzen behar den konponbide politikoari begira. Erreferentziazkotzat jotzen segitzen dugu Auzitegi Nazionalaren harako auto hura, Espainia "de iure administrazio-potentzia" jotzen zuena Mendebaldeko Sahararekiko.

 

2.- Kontuan hartzen ditugu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak jaulkitako epaiak, Europar Batasunaren eta Marokoren arteko elkartze-akordioan oinarrituak izanik Mendebaldeko Saharari erasan ahalko lioketen akordioei buruzkoak.

 

3.- Oso garrantzitsuak izan dira parlamentuen taldeartekoen iraganeko konferentzietan iritsitako akordioak, eta berresten ditugu onetsiriko ondoz ondoko adierazpenak, batik bat 2020an Santanderren onetsirikoa, zeinetan, besteak beste, aldarrikapen argi eta garbia egiten baitzen, Nazio Batuen ebazpenetan eta nazioarteko zuzenbidearekiko errespeturik handienean oinarrituta, Saharako herriak erreferendum bidez bere autodeterminaziorako daukan eskubide zilegiaren alde, duela zenbait hamarkadatatik dirauen deskolonizazio-prozesuaren azken urrats gisa.

 

4.- Mendebaldeko Saharak bizi duen egoerarekiko kezka adierazten dugu, zeinak arriskuan jartzen baitu 1991ko Su-eten Akordioa, Nazio Batuek babestua eta Marokok eta Fronte Polisarioak izenpetua.

 

5.- Alderdiei eskatzen diegu ez urduritzeko eta ez dezaten ezein bortxazko, probokaziozko edo indarrezko ekintzarik egin, Mendebaldeko Saharako prozesu politikoa bultzatzen segitzearren harturiko konpromisoei atxikitzeko borondate osoari euts diezaioten, eta konpromisoa har dezaten elkarrizketa- eta negoziazio-prozesuarekin aurrera jarraitzeko, halatan MINURSO-Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuen Misioarekin su-etena dela-eta hitzarturiko akordio militarrak osoki errespetaturik, kalterik ez egitearren negoziazioei edo Mendebaldeko Saharako eta erregioko egoera are gehiago kolokan ez jartzearren.

 

6.- Eskatzen dugu errespeta daitezela 1991z geroztik indardun diren Su-eten akordioak, eta berresten dugu guztiz aldezten ditugula MINURSO-Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuen Misioaren ahaleginak, hark bere eginkizuna osoki eta erabakitasunez bete dezan. Halaber, adierazten dugu babestu egiten dugula Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren erabakia, haren agintaldia 2021eko urriaren 31ra arte luzatzekoa, eta Idazkari Nagusiari eskatzen diogu lehenbailehen izenda dezan bere Mendebaldeko Sahararako ordezkari pertsonala, behar bezala bete dezan bere egitekoa.

 

7. Eskatzen dugu jarraipena eman dakiela elkarrizketa eta negoziazio iraunkor, sinesgarri eta eraikitzaileei, gidari direla bai Nazio Batuak bai Mendebaldeko Sahararako Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren ordezkari pertsonal berri bat, ibilbide-orri eraginkor batekin, helburu zehatzekin eta epe argiekin, erabat sinetsita gaudela fede onez eta modu eraikitzailean gauzaturiko elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren bidez soilik, nazioarteko zuzenbideari eta NBEren ebazpenei jarraikiz, jorra daitekeela erregioko bake, elkarbizitza, konfiantza, segurtasun eta aurrerapen ekonomiko eta sozialerako bidea.

 

8. Aldeaniztasunezko ikuspegi batetik adierazten dugu aldeztu egiten ditugula Nazio Batuen Erakundeak eta haien Idazkari Nagusiak Mendebaldeko Saharako gatazka politikoarentzako konponbide bat aurkitzeko asmoz eginiko ahaleginak, oso nabarmenki areagotu beharrekoak eta alderdien nahiz inguruetako herrialdeen laguntza jaso beharrekoak.

 

9.- Azpimarratzen dugu ezinbestekoa dela konponbide politiko justua eta iraunkorra, Nazio Batuen ebazpenen araberakoa eta Nazio Batuen Gutunaren printzipio eta asmoen esparrukoa. Alderdi guztien arduraren aldeko deia egiten dugu, konponbidea ikuspegi aldeanitz eta eraikitzaile batetik bilatzeko.

 

10.- Adierazten dugu erabat sinetsita gaudela ezen adierazitako printzipioen araberako konponbide politikoa oreka- eta egonkortasun-faktorea dela erregioan; hil ala bizikoa da hori Mediterraneoarentzat eta Europarentzat berarentzat. Ezinbesteko deritzogu zona horretako harremanak, etorkizunari begira, elkarren errespetu eta errekonozimenduan eta aldebiko nahiz alde anitzeko lankidetzan oinarrituta egoteari, eta nabarmentzekoa da ezinbestekoa dela liskarraren eta lehiaren logikatik guztiz alderantzizko beste batera, lankidetzan eta laguntzan oinarritura, igarotzea, erregio osoari onura ekarriko diona bakearen, giza eskubideen, egonkortasunaren, segurtasunaren eta aurrerabide ekonomiko eta sozialaren alorretan.

 

11.- Ohartarazten dugu Mendebaldeko Sahararen aferari soluzio politikoa ematea oinarrizkoa dela Magrebeko herrialdeen arteko lankidetza erregionalerako eta erregioaren egonkortasun, segurtasun eta oparotasunerako, nahitaezkoa baita Mediterraneoarentzat, Espainiarentzat eta, horrenbestez, Europaren osotasunarentzat.

 

12.- Espainiako Estatuko erakunde publikoak premiatzen ditugu eutsi ez ezik areagotu ere egin dezaten elkartasunezko laguntza humanitarioa, bai Tindufeko kanpalekuetan errefuxiaturiko biztanleriari zuzendutakoa, bai eta lurralde okupatuetako saharar biztanleentzakoa ere. Nazioarteko eta Europako erakundeei dei egiten diegu ahal den heinean gehitu dezaten beharrezkoa den laguntza humanitarioa, halatan elikagai-, ur-, bizileku- eta medikuntza-beharrizan oinarrizkoei erantzuten laguntzeko, saharar herriaren bizi-baldintzak hobetzeko eta haien giza eskubideen alde.

 

13.- Gure eskerrik onena eta errekonozimendua adierazten diegu saharar herriarekiko zeregin humanitario eta solidaritatezkoan diharduten administrazio eta erakunde sozial guztiei, eta eskatzen diegu ematen duten laguntzari euts diezaioten eta ahal den heinean laguntza hori areagotu dezaten, giza eskubideekin eta solidaritatearekin gizarte zibilak eta administrazioek harturiko konpromisoaren agerpen goraipagarria den aldetik.

 

14.- Eskerrak ematen dizkiegu egunero-egunero saharar herriarekiko adiskidetasunean diharduten elkarte, federazio eta kolektibo solidario eta sozialei, eta halaber aitortzen dugu haurrei harrera egiteko "Oporrak bakean" programaren funtsezko garrantzia, saharar eta espainiar familien arteko maitasun- eta hurbiltasun-harremanen eta solidaritatearen erakusgarririk behinena izaki.

 

15.- Premiatzen dugu Saharar Emakumeen Batasun Nazionalarekiko gure lankidetza politikoa indartzera, haiek errefuxiatuen kanpalekuetan betetzen duten zeregin oinarrizko eta erabakigarria dela-eta. Eta, aldi berean, dei egiten dugu haien ikusezintasun-egoerarengatik, giza eskubideen urraketaren biktima baitira. Aipamen berezia egin beharra dago lurralde okupatuetan desagerturiko emakumeei buruz.

 

16.- Hedabideek oinarrizko zeregina betetzen dute; horregatik, eskatzen dugu Mendebaldeko Saharako gatazkari emandako tratamendua Espainiako gizarteak ematen dion garrantzi eta munta berekoa izan dadila.

 

17.- Gure parlamentuen eta Saharako Parlamentuaren arteko harreman instituzional eta politikoak errazteko konpromisoa hartzen dugu. Horregatik dauka gure sostengua Aljerreko azken Konferentzian saharar herriaren alde aurkeztu zen parlamentari-sareak.

 

18.- Espainiako Gobernuari eskatzen diogu lan egin dezala, bai Europaren politikatik bai bere aldebiko harremanetan, hegoaldeko auzotartasunari bultzada emateko, Bartzelonako Prozesua hasi zenetik hogeita bost urte igaro direnean. Horretarako, apustu egin behar du Mediterraneoko bi ertzetako herritarrentzako aukera berriak sortzearen alde. Halaber dei egiten diogu aitzindari izan dadin lankidetzan eta elkarrizketan, horiexek eskatu direnez gero berriki Batzordeak eta Goi Ordezkariak egin duten baterako komunikazioan, hegoaldeko auzo-herrialdeekiko elkartze berrituari buruzkoan".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat baztertu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatu egiten baitu kaleetan zilegitasunez protesta egiten dutenen aurkako errepresio basa eta justifikaziogabea, eta Kolonbiak Espainian duen Enbaxadari kezka sakona helarazten baitio errepresioagatik eta giza eskubideen urraketagatik. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute, eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du kaleetan zilegitasunez protesta egiten dutenen aurkako errepresio basa eta justifikaziogabea, eta Kolonbiak Espainian duen Enbaxadari kezka sakona helarazten dio ordena publikoko indarrek manifestarien aurka eginiko errepresioagatik eta haien giza eskubideak urratzeagatik, 2021eko apirilaren 28az geroztik izan diren herritar-protestako mobilizazioetan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Kolonbiako herriekiko bere solidaritatea adierazten du, haiek beren bizi-baldintzen egiazko hobekuntzaren alde eginiko bidezko eskaerei eta bakezko eta justizia sozialeko herri bat lortzearen alde exigitzen dutenari dagokienez, eta halaber salatzen du mobilizazioekin zerikusirik ez duten zenbait taldek indarkeriaren goraldia erabiltzea ondasun amankomunen aurkako arpilaketak eta erasoak egiteko, bai eta ekintza horietaz egiten den erabilera ere, protesta sozial zilegia kriminalizatzekoa.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak exigitu egiten dio Kolonbiak Espainian daukan Enbaxadari, bide diplomatiko eta komunitarioak erabiliz berma dadin Kolonbian manifestazio baketsurako eskubidea eta beharrezko diren ikerketak egin daitezen, erantzukizun guztiak zehazteko.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak exigitu egiten dio Kolonbiak Espainian daukan Enbaxadari, dagoen gatazkarako konponbide bat aurki dadin bide horiexek berak erabiliz, Kolonbiako Gobernuaren eta herrialdeko solaskide politiko, sozial eta ekonomikoen arteko elkarrizketaren bitartez, printzipio demokratikoek mugarritzen duten esparruaren barrenean.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten ditu kolonbiar herritarrek Nafarroan beren herrialdeko eskubide sozialen alde eginiko mobilizazioak, betiere errespetatuz gero neurri sanitarioak ea ordena publikoari dagozkionak".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat baztertu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatzen baititu Israelek palestinar herriaren aurka egin dituen giza eskubideen urraketak. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute, eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Salatu egiten ditu Israelek palestinar herriaren aurka egin dituen giza eskubideen urraketak. Ildo horretatik, nazioarteko komunitateari dei egiten dio eraso militar hori geldiaraztera eta elkarrizketaren eta negoziazioaren bideei berrekitera. Halaber aldezten du Mahmud Abbas palestinar presidenteak eginiko eskaera, nazioarteko bake-konferentzia bat egitekoa, Europako erakundeen laguntzarekin.

 

2. Nakba-ren 73. urteurrenean, bipil salatzen eta errefusatzen du Israelek Palestinako lurraldeak ilegalki okupatzea, eta solidaritatea adierazten du palestinar herriarekin, bai eta haren giza eskubideen defentsarekiko konpromisoa ere, nazioarteko zuzenbideak xedatzen duen moduan.

 

3. Adierazten du bere nahia dela nafar erakundeek sendotu egin dezaten Palestinarentzako laguntza humanitarioa, haren egoera pandemiaren ondorioz are okerragoa den une honetan".