Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria Turismoaren Nazioarteko Azokan ospatu den ‘Nafarroaren Egunean’ izan da
2021eko Nafarroaren Eguna ospatzearekin batera, Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak Foru Erkidegoko stand-a bisitatu du gaur Turismoaren Nazioarteko Azokan (FITUR).
Pandemia egoerak eragindako edukiera murrizketak direla eta, Unai Hualde izan da Nafarroako Parlamentuko ordezkari bakarra 2021eko Nafarroaren Eguneko ekitaldi instituzionalean. Bertan izan dira, baita ere, María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako kontseilaria eta Maitane Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusia.
Turismoaren Nazioarteko Azoka (FITUR), maiatzaren 19tik 23ra Madrilgo IFEMAko azoka-barrutian formatu hibrido batean – presentziala/telematikoa - egiten den topagunea da, turismo-eskaintzaren sustapena eta merkaturatzea errazteko.
Aurten, koronabirusaren krisiaren eta hartutako prebentzio-neurrien ondorioz, 55 herrialde edo eskualdetako 5.000 enpresa inguru espero dira. Aurreikuspen horiek 2020an erregistratutakoen % 50era ere ez dira iristen.