Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 27

Espainiako Gobernua premiatzen da aitortza adieraz diezaien beren lana Nafarroan eta EAEn egin duten polizia nazionalei, haiek Polizia Merituaren Ordenan sartuz

Guardia Zibilak Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako unitateetan emandako urteengatik jasotako bereizgarriaren parekoa eskatzen da Polizia Nazionalarentzat

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin, EH Bilduren aurkako botoarekin eta Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “aitortza adieraz diezaien beren lana Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin duten polizia nazionalei, Nafarroako, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko unitateetan hiru urtez destinatutakoak Polizia Merituaren Ordenan bereizgarri zuriarekin sartuz”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Exekutiboari eskatzen dio “egonaldiaren bereizgarri espezifiko bat sor dezan, zainak islatuko baitu Nafarroan edo Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu eman izana, urte horietako zeregina aitortuz”.

 

Bestetik, Espainiako Gobernua premiatzen da “bi aitortza horiek irits daitezen erretiroan eta bigarren jardueran dauden agenteengana”.

 

Azkenik, Nafarroako Parlamentuak “aintzat hartzen du Estatuko segurtasun indar eta kidegok hamarkada hauetan herritarren segurtasun eta ongizatearen alde egindako lana”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak Nafarroan eta Euskal Autonomi Erkidegoan “hamarkadetan zehar iraun duen jarduera terroristaren aurrean izan duten jardun sutsu eta latza” goraipatzen du, eta aipatzen du Polizia Nazionalaren kolektiboak ez duela bidezko aitortzarik jaso Espainiako Gobernuaren aldetik. Hori dela eta, Guardia Zibilak Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako unitateetan egondako urteengatik jasotako aitortza bera eskatzen da Polizia Nazionalarentzat.