Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Ekainak 11

‘Exigimos la Igualdad Trans' kanpainari babesa emateko ekitaldi bat eginen da astelehenean Parlamentuan

Exigimos la Igualdad Trans kanpainari babesa emateko ekitaldi bat eginen da datorren astelehenean, ekainak 14 (13:00, atalondoan) Nafarroako Parlamentuan. Espainiar Estatuko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Federazioak, Triangulo Fundazioak eta Chrysallis elkarteak sustatutako ekimena da, eta Estatuko erakunde guztiek parte hartu dute.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiaru, eta jarraian ekimenaren antolatzaileek manifestu bat irakurriko dute euskaraz eta gazteleraz.