Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Ekainak 16

Parlamentuak elkarretaratzea egin du beste behin genero indarkeriagatiko azken erailketa gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, ekainaren 12an Jaeneko probintzian jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 36 urteko biktima.

 

19 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.097. biktima da honakoa.