Nafarroako Gobernua premiatzen da 2109/2012 Ebazpena bertan behera utz dezan eta langileen ordezkariekin ordezko ebazpen bat negozia dezan
Hezkuntza Batzordean onetsia. 2021eko ekainaren 16an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da indargabetu dezan 2109/2012 Ebazpena, eta ordutegia arautzeko horren ordezko beste ebazpen bat negozia dezan langileen ordezkariekin, kontuan hartuko dituena ordutegia, eskola-egutegia, zeharkako arreta eta hezkuntza-laguntzako langile espezialisten prestakuntza.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio egiturazko postuak plantillako lanpostu huts bihur ditzan, eta berehala ipin daitezen lan publikoaren eskaintzan, behar adinako kopuruan, postu gehieneko kolektiboa funtzionario-lanpostuetan jartzeko eta aldi baterako lanaren tasak ez dezan % 8 gainditu. Navarra Suma eta PSN abstenitu egin dira, gainerakoek aldeko botoa eman dute.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.
2. puntua Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.
Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu.