Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Ekainak 25
Nafarroako Parlamentuak LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunarekin bat egingo du astelehen honetan
Nafarroako Parlamentuak astelehen honetan, hilak 28, LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin bat egingo du, eta sexu-askapenaren bandera jarriko du egoitzaren kanpoaldean, sexu-aniztasunarekin duen konpromisoaren agerkari.
Ekitaldia 13:00etan izanen da atalondoan eta bertan parte hartuko dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak, bi erakundeek LGTBI kolektiboaren harrotasunaren Egunaren harira onetsitako adierazpen instituzionalen irakurketarekin. Entitate sustatzaileek ere parte hartuko dute, manifestua irakurriz.