Martxoaren 8ko ekitaldian izandako istiluen ondoren emakume bati egindako zitazioa dela-eta mugimendu feminista babesteko adierazpen instituzional bat baztertu du Parlamentuak
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat baztertu du, zeinaren bidez Parlamentuak mugimendu feminista babesten baitu, Nafarroako Parlamentuaren eraikinaren aurrean martxoaren 8ko ekitaldian izandako istiluen ondoren emakume bati egindako zitazioa dela-eta. Geroa Baik eta EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Proposatzaileek aldeko botoa eman dute, Navarra Sumak aurkakoa eta PSNk ez du bere jarrera agertu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak mugimendu feminista babesten du eta aitortzen dio egiten duen lana, berdintasuna erreibindikatze eta lortze aldera, bai eta zainketa-sistema publiko eta integrala ere, pertsonen bizitza erdigunean jarriko duena.
Nafarroako Parlamentuak adierazten du mugimendu feministaren kriminalizazio mota ororen aurka dagoela".