Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroa¬ko administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua aldatzeko foru lege proiektu bat igor dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko irailaren 16an

Nafarroako Gobernua premiatzen da bere eskumenak erabiliz, hiru hilabeteko epean eta Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean negoziatu ondoren, foru lege proiektu bat aurkez dezan Parlamentuan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua —haren testua abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen— aldatuko duena. Honekin, zehazten denez, arautu nahi da Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura hiru urte baino gehiago daramaten aldi baterako lan- eta administrazio-araubideaz kontratatutako langileen egoera, eta horrela, Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentaraua­ren xedapenak eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia kontuan hartuta, administrazio publiko horietan behin-behinekota­suna hiru urteko epean % 8ra murriztuko da.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.