Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 30
Nafarroako Parlamentuak Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan
Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, urriaren 1ean.
Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 10:00etan, eta bertan hitza hartuko dute, besteak beste, Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Eledunen Batzarrak asteazken honetan onetsitako adierazpen instituzionala irakurriz, Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako Kontseilariak eta Adineko Pertsonen Nafarroako Kontseiluko ordezkari batek.