Pleno del 2021.eko Azaroak 18

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
93
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 18 azaroa, 2021 - 09:15

1. Foru lege proposamena. Horren bidez, aldatu egiten da 17/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legea, batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duena. (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/PRO-00014

2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea garatu dezan, programa-akordioan ezarritako epean garatu ere (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00152

3. Mozioa. Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da ikerketa-espediente bat abiaraz dezan, Odol Bankutik Tuterako Ospitalera hemoderibatuak eta erreaktiboak eramateko zerbitzua ematean ustez izandako irregulartasunak aztertzeko. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00160

4. Mozioa. Horren bidez, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusia premiatzen da Izadi Gutierrez Lizarraga adingabearen eskubideak ondoen babestuko dituen eta bere gurasoekin nahiz familia-ingurunearekin harremana izatea ahalbidetuko duten neurriak har ditzan, horretarako bere gurasoak etxetik hurbileko espetxeetara ekarrita. (Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00161

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da unibertsitate-ikasketetarako beken eta laguntzen deialdi orokorrean hobetzen ahal diren alderdiak berrikus ditzan eta Espainiako Gobernuari beken eskumena eskuz aldatzea eska diezaion. (Ansa Echegaray, Ángel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00162

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Mentaleko Estrategia eta Osasun Mentalari eta COVID-19ari buruzko Ekintza Plana taxutu ditzan Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baitan. (Fanlo Mateo, Patricia) 10-21/MOC-00163

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du beharrezkoa dela Iruñearen hiriburutza agiriaren indarraldia mantentzea. (Ibáñez Pérez, Yolanda - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00164