Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Urriak 5

"Natalio Cayuela. Osasuna y Justicia” liburua aurkeztuko da asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan

Asteazken honetan, hilak 6, Y el tiempo se detuvo. Natalio Cayuela: Osasuna y Justicia liburuaren aurkezpena egingo da Nafarroako Parlamentuan. Eduardo Martínez Lacabe historialariak eta Osasunaren Memoriak egina, zortzi urtez Osasunako presidente izan eta 1936an Valcalderan fusilatu zutenaren historia kontatzen duen saiakera korala.

 

Hogei bat lagunen parte-hartzearen emaitza den liburuaren aurkezpena Erabilera Anitzeko Aretoan eginen da (11:00, streaming) eta Unai Hualde, Parlamentuko lehendakariak eta Luis Sabalza, Osasunako Presidenteak hartuko dute hitza.

 

Horrez gain, Eduardo Martínez liburuaren egileak eta Amaia Alvarez parte-hartzaileak ere parte hartuko dute. Ekitaldian zehar, gainera, liburuan parte hartu duten hainbat pertsonaren bideoak proiektatuko dira.

 

Natalio Cayuelaren senide Leo Cayuelak musikaz lagunduko du ekitaldia.