Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Urriak 13
Parlamentuak elkarretaratzea egin du Gasteizen jazo den erailketa matxista gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian
Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, atzo Gasteizen jazotako erailketa matxista gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 37 urteko biktima.
36 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.114. biktima da honakoa.